Lumaltik Herriak elkarteak, #Defensoras lan-ildoaren barruan, 2024an Gipuzkoan abian jarri duen Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza Proiektua. Lan honen helburu nagusia askotariko pertsonak elkartzea izan da, egungo ekoizpen- eta kontsumo-sistemaren bizi-alternatibak elkarrekin sortzeko, elkartasun- eta laguntza-sareak ehunduz.

PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTEN LANKIDEAK

Lucia Hernández Pérez, Alma&Lutxia Elkartea (Santurtzi)

Kosmetika naturalaren bidez autozainketa lantzeko topaketen dinamizatzailea.

Iliana Tzin Quixchan (Guatemala), Petén Ixqikeko Emakumeen Elkarteko kidea

Sendatzeko eta autozainketarako landareen erabilerak berreskuratzeari buruzko tailerra.

Juana García Flores (México), Organización DESMI (Desarrollo Económico y Social de los Mexicanos Indígenas)

Soberanía Alimentaria y Buen Vivir en Chiapas.

Mery-Ann Garling, Etxaldeko Emakumeak (Abya Yala – Euskal Herria)

Elikadura subiranotasuna, lurraren defentsa eta nekazarien lana bizitzako apustu politiko gisa.

Ángela Romero, Trans Reinas de la Noche Erakundea (Guatemala)

Trans pertsonen eskubideen eta transfeminismoaren defentsa, antolaketa eta borroka kolektiborako modu gisa.

Tatiana Bellorín (Nikaragua), SOS Arrazakeriako etxeko langileen taldekoa

Etxeko lan duina, lan-eskubideak eta justizia soziala emakume migratuentzat.

“ONGI BIZITZE EREDURAKO ALTERNATIBAK” HEZIKETA ZIKLOA

MONOGRAFIKOAK

“BIZITZE ONERAKO PROPOSAMENAK DONOSTIAN” BIDEO

Lumaltik Herriak GGKEak, beste kolektibo batzuekin batera, 2024. urtean Donostian egindako lan eta heziketa prozesuetan bideratutako hausnarketetatik abiatuta sortutako material bisualak eta gogoetak biltzen dira bideo honetan. Topaketa hauetan, parte hartzaile guztiek “Ongi Bizitze” eredua zer den eta gure ikuspegi ezberdinak partekatu ditugu. Elkartruketik abiatuta, ideia horiek praktikara eraman dira tailer ziklo batean, eta, bertan, autozaintza eta zaintza kolektiboa, elikadura burujabetza eta elikagaien ekoizpen agroekologikoa landu ditugu, baita laguntza sareak sendotzea eta aliantzak sortzea ere.

“BIZITZA ONERAKO ALTERNATIBAK” ERAKUSKETA

Erakusketa honetan, Lumaltik Herriak elkarteak Gipuzkoan duen lan-prozesuan sortutako hausnarketetan oinarritutako ikusizko sorkuntzak biltzen dira.

Erakusketa osatzen duten material bisualak Marina Gallardo Izquierdo argazkilariak topaketetan parte hartu duen bitartean ateratako argazki eta idatzietatik abiatuta egin dituzte. Irudiak sortzeko erabiltzen den ikuspuntua erabat subjektiboa da. Hala ere, artelanei eusten dieten ideiak truketik sortzen dira, eta, beraz, topaketetan parte hartzen duten pertsona guzti-guztiak dira, modu batera edo bestera, haien sortzailekideak ere.

Elkarrizketatik sortzen den lana da, baina ezin da bukatutzat eman, narratibak garatzen jarraitzen baitu orain ikuslearekin sortzen den elkarrizketarekin.