Gizartea eraldatzeko komunikazio praktiken inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko eta trukatzeko espazioa.
KOMUNIKA-AKZIOA: lurraldeak defendatzeko arrazismoaren eta patriarkatuaren aurkako komunikaziorako tresnak gida argitaratu ondoren, honako jarduera hau antolatu dugu gidaren sorreran eta ikerketa prozesuan parte hartu ez zuten pertsona eta taldeentzat. Gerturatutakoen aurrean gida aurkeztu eta, guztien artean, lurraldea defendatzeko komunikazioa hobetzeko tresna gisa duen egokitasuna eztabaidatuko dugu.
Online topaketa zoom plataformaren bidez egingo da. Komunikazio alternatiboaren esperientziak ezagutu eta komunikazio kritiko, antirrazista eta antipatriarkalerako tresnak partekatu nahi dituzten pertsona guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.
Parte hartzeko, mezu bat bidali behar da comunicadefensoras.lh@gmail.com helbidera, eta topaketaren aurreko egunean mezu elektroniko bat jasoko dute bilerarako estekarekin.
- Online Zoom plataformaren bidez
- 2023ko azaroaren 2ª
- 17:00etatik 19:00era (Bilboko ordua) – 10:00etatik 12:00era (Guatemalako ordua)